emakumeen antolaketa

NOLA KUDEATZEN DA ETXEA?

Emakumeen Etxearen oinarrian kudeaketa-eredu aitzindari bat dago, zutabe hauek dituena: bertan aritzen diren emakumeen eta elkarteen parte-hartzea eta erantzunkidetasuna. Emakumeen Etxea proiektuak ahalduntze prozesuak bultzatzen ditu, indibidualak nahiz kolektiboak, eta horrek egiten du posible eredu hori. Bestela esan, emakumeak eragile bihurtuz atzera-elikatzen den proiektua da eta, hortaz, esparrua kudeatzeko hartu behar diren erabakietan parte-hartze aktiboa ahalbidetzen du.

Hiru eragile nahiz erakunde hauek eusten diote Emakumeen Etxeari:

Udalak lagatzen digu proiektuaren egoitza den ekipamendua erabiltzen eta esparruaren dinamizazioa finantzatzen du (jendeari kasu egiteko langileak). Lanaldi osoan aritzen diren bi langilek dinamizatzen dute esparrua; haietako bat Berdintasun arloko langilea da eta bestea, Emakumeen Etxea elkartekoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lantegiak, ikastaroakā€¦ eta, oro har, Emakumeen Etxea elkarteak diseinatzen eta bultzatzen dituen jarduera guztiak finantzatzen ditu.

Nabarmendu nahi genuke kogestio-eredu hau aitzindaria dela Gipuzkoan eta EAE osoan. Estatu osoan ere horrelako ezaugarriak dituen eredu batean oinarritutako lehen emakumeen etxea da. Kogestioa, gainera, erreferentzia bihurtu da emakumeen etxeak lortzeko prozesuak abian jartzen ari diren edo aspaldi ez duela jarri dituzten herri eta hiri guztietarako


EMAKUMEEN ETXEA ELKARTEA

Emakumeen Etxea elkartea, esparru hori administrazioarekin batera kogestionatu nahi duten emakume desberdinei ahotsa emateko tresna juridiko gisa jaio zen. Gaur egun, elkarteak bide ematen du Donostialdeko elkarte feministak eta emakumeen elkarteak batzeko, bai eta inongo elkarteko kide ez ziren beste emakume desberdin asko ere haiekin elkartzeko ere. Gaur egun, 450 bazkide ditu. Hortaz, Emakumeen Etxea elkarteak bermatzen du Donostiako Emakumeen Etxean gauzatzen diren ahalduntze prozesuen protagonista diren emakumeek ere kudeatzen dutela esparru hori.

Emakumeen Etxea elkartearen helburuak:



Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU