AUTOBUSA GERNIKARA APIRILAK 29/30


Ongi etorri Gernika17

Aurten Gernikaren bombardaketaren 80.urteurrenean Ongi etorri errefuxiatuen plataformak mobilizazio jendetsurako deia egiten du, “gerrarik ez” oihukatzeko eta migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorriak direla esateko. Apirilaren 29an, larunbatean, errefuxiatuei babesa agertzeko martxak egingo dira. Euskal Herriko hainbat tokitatik abiatuta, zutabetan iritsiko dira Gernikara, non ekitaldi hunkigarria egingo dira atzoko eta gaurko Guernica horien oroimenez. Apirilaren 30ean, igandean, tailerrak eta esperintzi mahaiak antulatu dira: babes- eta asilo-eskubidea; antimilitarismoa; feminismoa; faxismorik eta arrazismorik ez; antikapitalismoa; harrera-esperientzia; Hegoaldeko muga; desobedientzia.

AUTOBUSA – DONOSTIAKO EMAKUMEEN ETXETIK


Donostiako Emakumeen etxetik atera nahi dugu autobusa bertan parte hartzeko. Emakumeok beti borrokan egon gara, desobedientzian, mundu osoan zehar ematen diren indarkeria matxista, migrazio politika xenofobo, gizarte-ezberdintasun, gerrate, neofaxismo e.a bidegabekeria salatzen dituzten kausa, gizarte mugimendu eta martxa zibilen buruan. Eta Gernikan ere egongo gara migrazio eta asilo eskaera testuinguruetan emakumeen errealitateak ikustarazteko eta migrazio, asilo eta babes politikek funtzionatzen ez dutela salatzeko.


autobus Ongi etorri Gernika

IRTEERA: Larunbata 29 goizeko 8etan.
BUELTA: Igandea 30 jarduerak amaitzean.

Autobusean apuntatzeko deitu edo pasa Emakumeen etxetik


GERNIKAN

Gerernikan bazkaltzeko, lo egiteko, tailerretan parte hartzeko Izen-ematea Apirilaren 20an Itxiko da.

Informazio gehiago (Gaiak, tailerrak, esperientzi mahiak ,bazkariak...) eta izen-ematea Ongi etorri plataformaren Web orrian duzue. izen-ematea lo egiteko (GARRANTZITSUA)

WEB ORRIA: Plataforma ongi etorri errefuxiatuak

EMAKUME ETA NESKA MIGRATZAILE ETA ERREFUXIATUEN GIZA ESKUBIDE ETA DUINTASUNAREN ALDE, ZUTIK DENAK GERNIKARA!


Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU