marazkia emakume feministacirculo

┬┐ZER DA EMAKUMEEN ETXEA?

Donostiako Emakumeen Etxea hiriko mugimendu feministaren eta emakumeen talde askoren eskaera historikoa izan da. Proiektu hori urteetan eztabaidatu izan da Udalarekiko harreman-esparru desberdinetan, hala nola, Emakumeak eta Hiria Foroan eta Berdintasunaren aldeko Donostiako Emakumeen Kontseiluan.

2008 eta 2010. urteen artean, Berdintasun Bulegoak bere egin zuen eskaera hori. Horren ondorioz, hiriko talde feministak eta emakumeen taldeak ordezkatuta zeuden prozesu bat bultzatu zuen, eta Udalarekiko harreman-foroetan parte hartzen zutenez gain, beste batzuek ere bat egin zuten ahalegin horrekin. Hala, bada, elkarteen mugimenduaren parte-hartzea handitu egin zen. Prozesu horren ondorioz, Donostiako Emakumeen Etxea izeneko proiektua gauzatzea erabaki zen. 2010eko urriaren 22an, Udal Gobernuak hitzeman zuen proiektu hori aurrera eramango zuela.

Azkenik, 2010eko azaroaren 10ean, Emakumeen Etxea ireki zen. Hala, talde feministek, emakumeen elkarteek eta Berdintasun Bulegoak partekatzen zuten ametsa errealitate egin zen.

Donostiako Emakumeen Etxea 2010ean bertan hasi zen ahalduntze prozesu indibidual zein kolektiboak sortzen, haren egituran parte-hartzearen bidezkoak; eragin handiko aurrerapena bultzatzen, berdintasunari dagokionez, lurralde osoan; sareak sortzen, eta emakumeen parte-hartzea eta antolamendua sustatzen.


ZERTARAKO EMAKUMEEN ETXE BAT?

Abiapuntutzat hartzen dugu bizi garen sisteman emakume eta gizonen arteko berdintasuna ez dela existitzen.

Hori oinarri izanda, Etxea, batetik, desberdintasuna errotik kentzeko borrokan aritzen diren talde eta elkarte guztiak antolatzeko esparrua da eta, hala, indarrak eta sinergiak sortzen dituen topagune bilakatu da.

Eta bestalde batetik, Etxeak beste eginkizun bat betetzen du, aurrekoa bezain garrantzitsua: mugimendu feminista hazi eta indartzeko balio duen esparrua da. Izan ere, sentsibilizazioaren bidez eta Etxearen programazioari esker (lantegiak, hitzaldiak, e.a.), elkarte batean parte hartzen ez zuten emakumeak Etxearen elkartearen bitartez antolatu egiten dira eta, hala, mugimendu feminista handiagoa egiten da.



Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU