Pribatutasun ohartarazpena

La Casa de las Mujeres / Emakumeen Etxeko Elkartean jakitun gara zuretzat zenbateko balioa duen pribatutasunak.

La Casa de las Mujeres / Emakumeen Etxeko Elkartean zuk gure webgunearen bitartez libre eta borondatez emandako datuak erabiltzeari dagokionez betetzen ditugun irizpide eta arauak orri honetan azaltzen dira.

La Casa de las Mujeres / Emakumeen Etxeko Elkarteak, bere webgunearen bitartez (http://www.donostiakoemakumeenetxea.com), konpromiso sendoa du erabiltzaile edo bisitarien pribatutasunarekin, eta horien datuen konfidentzialtasunari eustera behartuta dago.

Helarazitako datuak La Casa de las Mujeres / Emakumeen Etxeko Elkartearen jabetzako eta erantzukizunpeko datu base batean sartuko dira. Elkartearen helbidea hau da: Okendo kalea 9, 20004 Donostia.

Datu base horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatuta daude.

Erabiltzailearen datu pertsonalak biltzea eta automatikoki tratatzea beharrezkoa da zure kontsultei edota gure zerbitzuetarako harpidetza eskaerei erantzuteko. Ezezkoa emanez gero, ezingo diegu zure eskaerei erantzun edo ezingo ditu eskaerak ebatzi.

Datuen bilketaren xedeak hauek dira: igorritako kontsulten eskaerak zuzen jasotzea eta prozesatzea; harpidetu nahi zaren zerbitzuak kudeatzea, administratzea, eskaintzea, areagotzea eta hobetzea; alta ematea; zerbitzu horiek erabiltzaileen lehentasun eta gustuetara egokitzea; erabiltzaileek zerbitzua nola erabiltzen duten aztertzea; zerbitzu horiekin lotuta zerbitzu berriak diseinatzea; eta informazio teknikoa eta operatiboa bidaltzea gaur egun eta etorkizunean (bitarteko tradizionaletatik eta bitarteko elektronikoetatik) La Casa de las Mujeres / Emakumeen Etxeko Elkarteak emandako produktu eta zerbitzuei buruz. Hain zuzen, horretarako berariazko adostasuna ematen diguzu.

Datu pertsonalak biltzearen eta automatikoki tratatzearen xedea izan daiteke, halaber, inkesta-inprimakiak bidaltzea; dena dela, ez zara behartuta egongo erantzutera.

Erabiltzaileak bermatzen du zerbitzuetara harpidetzeko beharrezkoak diren inprimakiak betetzearen ondorioz jakinarazitako datu guztiak egiazkoak direla. Era berean, erabiltzailearen erantzukizuna izango da La Casa de las Mujeres / Emakumeen Etxeko Elkarteari emandako informazio guztia eguneratua izatea, dagokion moduan, erabilera-egoera errealarekin bat etortzeko. Dena dela, erabiltzailea izango da egingo dituen adierazpen faltsu edo okerren erantzule bakarra, bai eta La Casa de las Mujeres / Emakumeen Etxeko Elkarteari eragindako kalteena ere.

Zure daturik izan ez dezagun nahi baduzu, zuri buruz ditugun datuak zein diren jakin nahi baduzu, horiek aldatzea nahi baduzu edo gure datu baseetatik ezabatzea nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke enpresaren helbidera idatzita, posta arruntez. Horretarako, idatzizko eskaera bat bidali behar duzu, sinatuta, helbide honetara:

Casa de las Mujeres - Emakumeen Etxeko Elkartea
Okendo Kalea 9 20004 Donostia – Gipuzkoa

Erref. Datu pertsonalak

Kasu batzuetan, eta aplika daitekeen legediaren arabera (Datuak Babesteko Lege Organikoa), eskaeran honako hauek jaso beharko dira: erabiltzailearen izen-abizenak, NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia eta egin nahi den eskaeraren edukia.

Helarazitako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediarekin bat etorrita, helarazitako datuetara egokitutako segurtasun mailak ezarri ditugu, eta, gainera, gure esku dauden neurri tekniko guztiak hartu ditugu datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko.

Datuak beste enpresa batzuei lagatzea

Zuk eskatzen dizkiguzun informazioa, produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko beste enpresa batzuetara jo behar badugu (Postara edo mezularitza edo garraio enpresa batera, kasurako), ezinbestekoa den informazioa soilik emango diegu beren zeregina egiteko, eta debekatua izango dute informazio hori beste edozein helbururekin erabiltzea.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookieak

Webguneak behar bezala funtzionatzeko, informazioa eskuratzen duen ordenagailuari buruzko informazioa eskuratu behar da edo ordenagailua identifikatu behar da; adibidez, webguneak jasotzen dituen bisitak kontatzeko, erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko edo erabiltzaileak webgunea zein hizkuntzatan ikusi nahi duen aukeratu beharrik ez izateko webgunera sartzen den bakoitzean. Identifikazioak ez digu zuri buruzko informazio pertsonala emango edo ez digu zure ordenagailuaren edukia eskuratzen utziko.

Aipatutako identifikazio horretarako, cookie izeneko testu fitxategiak erabili ohi dira, zure ordenagailuan aldi baterako gordetzen direnak. Erabat kaltegabeak eta oso txikiak dira. Webguneak cookie horiek kontsultatzen ditu automatikoki zu webgunera sartzen zarenean, eta, horri esker, arestian aukeratutako hizkuntzan erakuts dezake edukia, aurreko aukeren arabera eduki jakin batzuk eskainiko dizkizu, erreserbatutako eremuetara sartzen utziko dizu edo zuk aukeratutako produktuak biltegiratuko ditu erosketa sistemarik badago, besteak beste.

Interneteko nabigatzailea konfigura dezakezu cookie horiek ez onartzeko, baina, kasu horretan, baliteke ezin erabiltzea webguneak eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak.

Adierazpen hau eguneratzea

Datuak babesteko gure politika aldatu egin daiteke legedian gerta daitezkeen aldaketengatik edo Datuak Babesteko Agentziak ezarritako irizpideengatik, baina, nolanahi ere, gure politika indarrean dagoen legedira eta erabiltzailea babesteko irizpideetara egokitzeko beharrezkoak diren aldaketak izango dira. Horren harira, aldaketarik eginez gero, webgune honen bitartez emango dizugu horren berri.

Horregatik, gomendatzen dizugu webgune honetara sartzea datu pertsonalak helarazi behar dizkiguzun bakoitzean.

Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU