Proiektuak
elkarguneak


Beste topaguneak non emakumeok ezagutu, eztabaidatu, ikasi eta elkartrukatuko dugun.



Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea

Formatzailea: Beatriz Zalakain


DESKRIBAPENA

Jatorri desberdineko emakumeak taldean egoteko gunea. Astean behin biltzen dira (joatea libre da), beren bizitzan migrazioa nola bizi duten elkarrekin aztertzeko. Zailtasunetatik ikasten dute eta banakakoen eta taldearen lorpenak sozializatzen dituzte. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta bizi diren hirian gehiago sustraitzeko tresna eta baliabideak bereganatzen dituzte; isolamendutik ateratzen dira; euskal gizartea eta jatorrizko gizartea, biak, ezagutzen dituzte; elkarrekin aisialdi, dibertsio eta ezagupen ekintzetan parte hartzen dute.


DATAK

Eguna: Asteartero

16:00-18:00. Zitarik gabe

Hasiera: Irailak 20

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Berdintasun Saila eta Kulturaniztasun Saila



Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak

Formatzailea: Ana Murcia


DESKRIBAPENA

Indarkeria matxistari aurre egiten dioten edo aurre egin izan dioten emakumeak taldean egoteko gunea. Astean behin biltzen dira (joatea libre da). Autolaguntza taldea da. Askatzeko hainbat modu baliatuta, indarkeriari irtenbideak bilatzen laguntzen du. Emakumeek beldurrak, isolamendua, tristeziak eta kulpak partekatzen dituzte beren artean, eta barnean duten indarrarekin konektatzen saiatzen dira: zer gertatzen zaien jakitea, pozarekin konektatzea, nork bere gorputza zaintzea, desirekin duten harremana ezagutzea eta taldearen laguntza jasotzea, indarkeriarik gabe bizitzen laguntzeko.


DATAK

Eguna: Ostegunero

16:30-18:30. Zitarik gabe

Hasiera: Irailak 24

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Denboraren Bankua Feminista

Formatzailea: Elena Rincón


DESKRIBAPENA

Dirurik gabeak baina aberatsak gara. Askotan ez dugu dirurik behar, baizik eta aukera izan zerbitzuak eskuragarri izateko eta elkar trukatzeko.

Kontaktua: ematruke@gmail.com


DATAK

Eguna:

Hasiera:

Iraupena: Urte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Aholkularitza, laguntza taldea

Formatzailea: Aizan, Berdintasunerako Elkarte Psikosoziala


DESKRIBAPENA

Errotutako jarrerak eta erruduntasun sentimenduak landu nahiz aldatzeko.
Indarkeriari aurre egin eta autonomia areagotzeko.


DATAK

Eguna: Asteartea

14:30 - 16:00 Hitzorduarekin

Hasiera: Irailan

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Dokumentua

"Denboraren Bankua Feminista"
Xehtasunak gazteleraz.