Tailerrak
2016-2017


Antolatzen ditugun tailerretan, orohar, genero desberdintasunak ikuspuntu didaktiko batez lantzen ditugu, non begirada feminista garatzen dugun norbanako eta taldeko ahalduntzea lortzeko.



Irakurle Eskola Feminista

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Irakurle talde honetan pentsamendu feministan arakatzea izango dugu helburu, eta pentsamendu feministak sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Horretarako, hainbat irakurgai (testu solteak, artikuluak edota liburuak) landu, eta horien inguruko gogoeta egingo dugu, betiere diskurtso feministek zabaldu dituzten bidezidorretan ibiltzeko asmoz, nork bere esperientziatik hitz eginez, nork bere gorputzetik.


DATAK

Eguna: Hilaren 3. asteazkena

19:00 - 20:30

Hasiera: Urtarrilak 18

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Gerrak euskal literaturan

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Literaturara hurbiltzeko bi begirada gurutzatuko ditugu irakurketa-saio hauetan: batetik, gerraren inguruko diskurtso eta errepresentazio literarioak aurkeztuko ditugu; eta bestetik, teoria eta diskurtso feministek gerraren inguruan garaturiko ikuspegiak aipatuko ditugu. Bidegurutze horretan, literaturak gerraren edo gatazka politikoen inguruko irudiak, sinboloak eta leloak nola eraiki dituen aztertuko dugu, betiere begirada feminista gidaritzat hartuz.

Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: nola irudikatu dira gerrak euskal literaturan? Gerraren inguruko topikoak iraunarazteko gune izan al da euskal literatura? Euskal literaturan gerraz jarduteko diskurtso berriak proposatu al dira? Begirada feministak gerraz jarduteko zer diskurtso garatu du literaturan? Testu literarioak baliatzen al ditugu geure gerrak ulertzeko/ interpretatzeko/ eraldatzeko?


DATAK

Eguna: Hilaren 1. osteguna

19:00 - 21:00

Hasiera: Urtarrilak 12

Iraupena: Ikasturte osoa.

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Berdintasun Saila



"Ventaneras", emakumeek idatzitako gaztelaniazko literaturaren berrirakurketa

Formatzailea: Mertxe tranche


DESKRIBAPENA

Mendeetan zehar, ez da izan emakumeentzat mari-bandera edo hitzontzi deitzea baino irain handiagorik. Etxe edo komentuetan itxita bizi zirelarik, leihoa zuten ihesbide eta askabide bakar; eta idatzizko hitzak, berriz, gogamenaren leiho. Haien liburuak dira, orain, gure horma baoak emakumeei —guri begira ere badauden emakume horiei— kanpotik barrura begiratzeko eta haiekin eta guri esateko zeukatenarekin egiaz topo egiteko.

“Ventaneras” Ipar Amerikako azpikontinenteko emakumeen literaturara hurbilduko da aurten. Kanadatik Mexikora, emakume idazleak ikusiko ditugu beren buruari galdezka beren tokiaz ohi ez bezalako mundu horretan, aukera eta muga berriez, eta sarritan zaharren oso-oso antzekoez, beteriko munduan. Haien leihoek paisaia —natural edo hiritar, liluratu edo desengainatu— xarmagarrietara begira daude, eta guk haien begiez arakatuko ditugu


DATAK

Eguna: Osteguna, hamabost egunean behin

19:00 - 21:00

Hasiera: Urtarrilak 12

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Praktika performatiboak: gorputzak, prozesuak eta zaintzak

Formatzailea: Ana Revuelta eta Amaia Nabaskues


DESKRIBAPENA

Tailer honetan gorputza izango da protagonista. Gorputzei tokia utziko diegu, diren bezala izateko. Etzan, arnasa hartu, luzatu, ibili, besoak zabaldu, begiratu, pentsatu...
Gorputza eraikuntza soziala dela ulertuta, begirada feminista batetik aztertuko dugu, sexu-genero sistemari dagozkion aspektuak nola instalatzen diren.
Saio bakoitzean, gorputz beroketa sakon baten ostean, dinamikak eta jokuak proposatuko dira gure gorputzak beste era batera bizi eta erabiltzeko asmoz. Tarteka, sormen ariketa txikiak ere landuko dira (mugimendua, performancea...)

*Gorputz guztiek parte hartu dezakete tailerrean, ez da beharrezkoa dantza edo antzerkian esperientziarik izatea.


DATAK

Eguna: Asteartea

18:00 - 19:30

Hasiera: Urtarrilak 24

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Zapalduen Antzerkia

Formatzailea: Aitziber Eguskiza


DESKRIBAPENA

Conoceremos la metodología teatral que Augusto Boal denominó en Brasil ‘Teatro del Oprimido’. Será un taller teórico y de expresión corporal en el que conoceremos varias de las prácticas teatrales con las que trabajó el dramaturgo para explorar “opresiones de la vida cotidiana” y ensayar para la transformación personal y social.


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30-20:00

Hasiera: Urtarrilak 11

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Arte plastikoak

Formatzailea: Ustaritza Betelu


DESKRIBAPENA

Arte disziplina desberdinak ezagutuko ditugu, hizkuntza grafi koa, teknika piktorikoak, teknika eskultorikoa, estanpazioen teknika, arte urbanoaren eta land artearen inguruko nozioak... eta guztiekin obra desberdinak sortuko ditugu.


DATAK

Eguna: Astelehena

18:30-20:00

Hasiera: Otsailak 6

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Batukada feminista

Formatzailea: Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketa


DESKRIBAPENA

Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde-lanean aritzeko, sormena landu eta autoestimua igotzeko.
Irudimena landu eta besteak entzuten ikasteko.
Emakumeok kalera irten eta espazioak okupatu bitartean jendeari gozarazteko.


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30-20:30

Hasiera: Urtarrilak 11

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Xake

Formatzailea: Julia Gallego


DESKRIBAPENA

Emakumezko xake jokalariak sortzea eta bultzatzea du helburu talde honek. Trebatzeko nahiz ongi pasatzeko elkartzen dira.


DATAK

Eguna: Astelehenero eta Asteartero


Astelehena 18:30
Asteartea 18:30 - 21:00

Hasiera:

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Brikolajera

Formatzailea: Goizalde Larraza


DESKRIBAPENA

Emakumeek aukera gutxi izan dugu brikolajearen mundua ezagutzeko. Ikastaro honetan, beldurrak eta estereotipoak apurtuz, oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu.


DATAK

Eguna: Osteguna

18:30 - 20:30

Hasiera: Martxoak 2

Iraupena: Apirilak 27

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Ahalduntze teknologikoa

Formatzailea: Elena Rincón


DESKRIBAPENA

Tailer honetan, ahalduntze ikuspuntu batetik, interneten ibiltzen ikasiko dugu, baita mugikorra, tableta eta e-booka erabiltzen ere.


DATAK

Eguna: Astelehena eta Asteazkena

10:30 - 12:30

Hasiera: Otsailak 20

Iraupena: Apirilak 5

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Taldeko kantu tailerra

Formatzailea: Bettina Aragon


DESKRIBAPENA

Emakumeen Etxeko koru proiektua adin, jatorri eta eskarmentu desberdinetako emakumeen ahotsak batzeko desiotik sortzen da. Koru honetan jabetu nahi gara eta kantu koralaren bidez emakumeen osasuna sustatu nahi dugu. Herritartasun desberdinak batu nahi ditugu, jatorri desberdinetako abestiak abestuz.


DATAK

Eguna: Ostirala

19:30 - 21:00

Hasiera: Urtarrilak 13

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Sexualitate tailerra

Formatzailea: Irantzu Varela


DESKRIBAPENA

Tailer hau sexualitatea askatasun gune bezala birpentsatzera, parte hartzaileak ahalduntzera eta geure gorputzaz disfrutatzera zuzenduta dago. Halaber, sexuak maitasun erromantikoaren ideologiarekin daukan lotura apurtzeko lan egingo dugu eta SEXUA gaia landuko dugu konfort, errespetu eta seguritate leku bat sortuz.


DATAK

Eguna: Ostirala

18:30 - 20:30

Hasiera: Otsailak 24

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Rap Feminista

Formatzailea: Nerea Loron


DESKRIBAPENA

Rapa gustuko duzu? Ba al dakizu zer den? Jakin nahi al duzu? Etorri eta ezagutu raparen historia, nola egiten den...


DATAK

Eguna: Ostirala

17:00 - 18:30

Hasiera: Otsailak 3

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Klown

Formatzailea: Beatriz Egizabal


DESKRIBAPENA

Klown antzerki teknikaren bidez, bizitzan umore gehiago jarri nahi duten emakumeei zuzendutako tailerra, irribarrea erdigunean jarriz. Jokuaren bidez, sexo-genero eraikuntzarekin zerikusia duten zentsurak apurtzera dago zuzenduta tailer hau. Helburu nagusia dibertitzea eta geure buruaz barre egitea da, umorearen bidez ahalduntzeko baliabideak hartzen ditugun heinean.


DATAK

Eguna: Astelehena

18:30 - 20:00

Hasiera: Otsailak 20

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Ahalduntze ekonomikorako formakuntza

Formatzailea: Maru Sarasola


DESKRIBAPENA

Zein da lanarekin daukadan jarrera? Zer egin dut orain arte? Zeri buruz hausnartu dut? Zeri buruz ez dut hausnartu?

Landuko diren helburu zehatzak:

  • Lan merkatuan gertatutako aldaketak eta lana bilatzeko orduan egin behar ditugun aldaketak ezagutu.
  • Bakoitzak dituen baliabideak, eskarmentuak eta gaitasunak identifikatu eta baloratu.
  • Parte hartzaileak lagundu helburuak argitzeko, estrategiak, mugak jartzen dituzten usteak eta oztopoak aztertu.
  • Lana bilatzerakoan dugun bakardadea apurtu, formakuntzarako gune bat sortu, praktikak elkarbanatu, ekimenak kontrastatu, baliabideak gehitu, harremanetarako gaitasunak praktikan jarri eta taldeko estrategiak sortu, profesionalki garatu gaitezen.


DATAK

Eguna:
Urtarrilak 17 y 31 asteartea
Otsailak 14 asteartea
Martxoak 7 asteartea

9:30 - 13:30

Hasiera:

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea