Donostiako
EMAKUMEEN ETXEA
Etorri gero eta emakume gehiago batzen dituen mugimendu honetan parte hartzera.
Beste Emakume batzuk ezagutzeko, hots, beste errealitate batzuk.
Aliantzak egiteko eta erresistentziak gauzatzeko.
Hilero antolatzen diren ekintzak - hitzaldi, zine, topaketa... - hemen jeitsi ditzakezu
Hemen aurkituko duzue IKASTARO, ELKARGUNE eta ZERBITZUEN informazioa.
Donostiako Emakumeen Etxea elkarteko kidea izanda antolatzen diren proiektu guztien berri izango duzu eta, batez ere, Emakumeen Etxea eta Donostiako Emakumeen Etxea elkartea bera sendotzen lagunduko duzu. Bazkide izatea doakoa da, horretarako ondoko fitxa deskargatu, bete eta bidali honako helbidera: info@donostiakoemakumeenetxea.com edo emakumeen etxetik pasa zaitez
"Hiri honetan oso emakume izen gutxi daude kale izendegian"
gehienak errege-erreginen familia eta ahaideak dira edo erlijioari lotutakoak. Kaleei, plazei eta abarri izena ematen dieten emakumeei dagokienez, askotan leku horietatik igarotzen den jende askok ez daki nortzuk izan ziren.
Mapa honen bidez, kale izendegian dagoen emakume-gabezia hori ikustarazi nahi dugu, beraien bizitzak ezagutarazi eta historikoki garrantzitsuak izan diren emakumeei aitortza egin ere.
Mapa hau Donostiako Emakumeak eta Hiria Foroaren ekimen bat da eta EHUko Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterraren praktika batzuetatik sortu zen, Donostiako Emakumeen Etxea elkartean egindakoak.
Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU