Tailerrak eta Ahalduntze taldeak
2017


Antolatzen ditugun tailerretan, orohar, genero desberdintasunak ikuspuntu didaktiko batez lantzen ditugu, non begirada feminista garatzen dugun norbanako eta taldeko ahalduntzea lortzeko.


Iraupen laburreko TAILERRAK


Artea eta emakumeak

Formatzailea: Dora Salazar, Lola Roldan eta Vilma Coccoz


DESKRIBAPENA

Artea eta emakumeen inguruko hitzaldi sorta, emakumeak ikustarazteko eta boteretzeko, femenino sinbolikoa argitara ateratzeko, gizonen emakumeen gorputzen inguruko begirada kritikatuz eta lehenagoko eta gaur egungo artisten obrak aldarrikatuz, Frida Kalho eta Dora Salazar bezala, zeintzuek artea egiteko beste begirada bat integratzen duten.


DATAK

Eguna: Asteazkena

19:00 - 20:30

Hasiera: Urriak 24

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Brikolajera

Formatzailea: Goizalde Larraza


DESKRIBAPENA

Genero kutsua dela eta, brikolajea irakatsi ez zizutela uste al duzu? Etxeko konponketa txikiak egiteko konfiantza edukitzea gustatuko litzaizuke, horrela zure autonomia handituz? Brikolaje mundua gustatzen bazaizu baina orain arte ikasteko segurtasunik izan ez baduzu, hau da zure gunea.


DATAK

Eguna: Osteguna

18:30 - 20:30

Hasiera: Urriak 4

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Sexo con sentido

Formatzailea: Irantzu Varela


DESKRIBAPENA

Desira eta plazeraren inguruko tailer honekin, askatasunerako gune bezala berdefinitu nahi dugu sexualitatea. Sexua maitasun erromantikoaz bereiztea da ideia,baita gorputza askatasunerako eta plazererako eremutzat hartzea ere, emakumeengan gauzatutako kontroletik bereiztuz. Horretarako heteropatriarkatuaren mitoak apurtuko ditugu: heteronormatibitatea, binarismoa, monogamia, koitozentrismoa. Halaber, perbertsotzat edota bazterrekotzat hartutako praktikak ikustaraziko ditugu.


DATAK

Eguna: Ostirala

18:00 - 20:00

Hasiera: Irailak 28

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Soinu ekipoak erabiltzeko oinarrizko tailerra

Formatzailea: Arantxa Vicedo


DESKRIBAPENA

Tailer honek ekitaldien soinua jartzean dagoen genero desberdintasuna apurtu nahi du, bai hitzaldietan eta baita musika emanaldietan ere. Soinu teknikari bezala gero eta emakumezko gehiago egon arren, emanaldi desberdinetan, baita emanaldi feministetan ere, betebehar hau burutzen dutenen artean emakumeak gutxiago dira. Tailer honetan ekipo erraz bat muntatzen ikasiko duzu eta baita hitzaldiak, mahai inguruak, DJ saioak edota talde musikalak sonorizatzen ere.


DATAK

Eguna: Asteartea

18:30 - 20:30

Hasiera: Azaroak 13

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Informatika tailerra

Formatzailea: Elena Rincón


DESKRIBAPENA

Moldatzen zara ordenagailuarekin baina oinarrizko gauza batzuk ezin dituzu egin eta ikasi nahi duzu? Ikasitako oinarrizko ezagutzak, oraindik barneratu ezin izan dituzunak, finkatu nahi dituzu? Hau da zure tailerra. Ikasitakoa era trinko batean birpasatuko dugu, ordenagailuaren oinarrizko erabilera eduki dezazun.


DATAK

Eguna: Asteartea eta osteguna

10:30 - 12:30

Hasiera: Urriak 16

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Empalabramiento

Formatzailea: Nerea del Campo


DESKRIBAPENA

Empalabramiento Nerea del Campo formatzaileak berak sortutako hezkuntza metodoa da. Metodo honen xedea da emakumeen ahalduntzea sustatzea gaztela bigarren hizkuntza bezala ikasiz (eta euskara pixka bat ere bai). Gaztelera hitz egiten ez den herrialdeetatik etorritako emakumeei zuzendutako tailerra da, euren eskubideak izendatzen ikasi dezaten, eskubide osoko hiritarrak izateko.


DATAK

Eguna: Osteguna

10:00 - 12:00

Hasiera: Urriak 4

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun eta Kulturaniztasun Sailak



Ekintzailetzarako tailerra

Formatzailea: María José Peral


DESKRIBAPENA

Tailer honetan negozio bat martxan jarri nahi dugunean, bultzatzen edo mugatzen gaituzten norbanako baloreak eta ideiak identifikatuko ditugu, baita bilatzen ditugun ikuspuntua, zeregina eta helburuak ere. Azkeneko helburua martxan jartzea izanda, gure autoestimuak ere landuko ditugu.


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30 - 20:30

Hasiera: Urriak 10

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Zaharralduntze feminista

Formatzailea: Bizitzen Fundazioa


DESKRIBAPENA

ADINKERIA gure gizarteko hiru diskriminazio nagusietako bat da, arrazakeriaren eta sexismoaren atzetik. Diskriminazioa emakumeek pairatzen dute batez ere, bizi itxaropen luzeagoa dutenez, matxismoaren efektuak indartu egiten direlako. Emakumeok zahartzarora iristen garenean, ez dakigu ezer pairatu behar dugun ikusezintasun eta bazterkeriaren inguruan, eta gizartearen adinkeriari eta sexismoari lotutako estereotipoak barneratu ditugu. Adinkeriak emakume guztiak desahalduntzen ditu, edozein adinekoak direla ere.


DATAK

Eguna: Asteazkena

10:00 - 12:00

Hasiera: Urriak 10

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun saila



Zertan datza berdintasunaren eta feminismoaren kontu hori?

Formatzailea: Arantza Campos


DESKRIBAPENA


DATAK

Eguna: Urriak 2, 9, 18

19:00 - 21:00

Hasiera:

Iraupena:

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia (Berdintasun Zuzendaritza Nagusia) eta Emakumeen Etxea Elkartea



Laneko, familiako eta norberaren bizitza bateratzeko eta erantzukidetasunerako giltzak

Formatzailea: Susana Hernandez


DESKRIBAPENA


DATAK

Eguna: Urriak 23, 30

19:00 - 21:00

Hasiera:

Iraupena:

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia (Berdintasun Zuzendaritza Nagusia) eta Emakumeen Etxea Elkartea



Generoa desmuntatzen: indarkeriarik gabeko bizitzaizateko eskubidea

Formatzailea: Juana Aranguren


DESKRIBAPENA


DATAK

Eguna: Azaroak 6, 15

19:00 - 21:00

Hasiera:

Iraupena:

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia (Berdintasun Zuzendaritza Nagusia) eta Emakumeen Etxea Elkartea



Autodefentsa feminista digitala

Formatzailea: Arantxa Olañeta, Iratxe Ugalde, Ana Maiz, Elsa Scola


DESKRIBAPENA


DATAK

Eguna: Azaroak 22

17:00 - 20:00

Hasiera:

Iraupena:

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia (Berdintasun Zuzendaritza Nagusia) eta Emakumeen Etxea Elkartea



AHALDUNTZE TALDEAK

Talde hauen iraupena ikasturte osokoa da


Irakurle eskola feminista

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Irakurle talde honetan pentsamendu feministan arakatzea izango dugu helburu, eta pentsamendu feministak sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Horretarako, hainbat irakurgai (testu solteak, artikuluak edota liburuak) landu, eta horien inguruko gogoeta egingo dugu, betiere diskurtso feministek zabaldu dituzten bidezidorretan ibiltzeko asmoz, nork bere esperientziatik hitz eginez, nork bere gorputzetik.


DATAK

Eguna: Asteartea

19:00 - 20:30

Hasiera: Urriak 16

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Zaurgarritasunak Euskal Literaturan

Formatzailea: Iratxe Retolaza


DESKRIBAPENA

Literaturara hurbiltzeko bi begirada gurutzatuko ditugu irakurketa-saio hauetan: batetik, zaurgarritasunaren inguruko hausnarketa abiatuko dugu; eta bestetik, begirada eta irakurketa feminista. Bidegurutze horretan, zaurgarritasunaren inguruko gogoeta-bideak zabaltzea izango dugu helburu nagusi, betiere ikuspegi feminista abiapuntutzat hartuz. Horretarako, hainbat gai jorratzen dituzten literatur testuak irakurriko ditugu: presio sozialak (adibidez, alardea), aniztasun funtzionala, gaixoaldiak (adibidez, HIESA), hilkortasuna, eta abar. Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: zein zaurgarritasun irudikatu dira euskal literatura garaikidean? Zaurgarritasun horiek zer genero-ikuspegi irudikatu dituzte? Zaurgarritasuna irudikatzean, nolako proposamen feministak egin dira? Irakurleok nola eraikitzen dugu geure zaurgarritasunaren eta pertsonaia zaurituaren arteko harremana?
Horretarako, ikastaroaren metodologia praktikoa eta parte-hartzailea izango da. Literatura testuen irakurketa eginez, parte-hartzea eta eztabaida bultzatuko dira.


DATAK

Eguna: Osteguna, hilabetean behein

19:00 - 21:00

Hasiera: Urriak 18

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Ventaneras

Formatzailea: Mertxe tranche


DESKRIBAPENA

“Berri-berriak” izeneko lantegian aztertuko ditugun liburuak XXI. mendean idatzitakoak izango dira, edozein kultura eta herrialdetakoak, betiere gaztelaniaz argitaratuak. Oraingoez bestelako liburuak izango dira, beste ikuspegi baten arabera hautatuak; izan ere,orain arte,lantegi guztiak tematikoak edo geografikoak izan dira. Orain, ikuspegia kronologikoa izango da, pentsatuz emakume idazle berriak eta haien kezkak ezagutzea lagungarri izango zaigula emakumeok gaur egun ditugun eztabaiden inguruan hobeto hausnartzeko; horixe baita, azken batean, parte-hartzaileek lantegitik gehien baloratzen duten alderdia.


DATAK

Eguna: Osteguna, hamabostero

19:00 - 21:00

Hasiera: Urriak 11

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Zapalduon antzerki talde feminista

Formatzailea: Aitziber Eguskiza


DESKRIBAPENA

Zapalduon antzerkia egiteko elkartu garen emakume anitzak gara, kolore eta zapore askotarikoak. Talde honetan, gune honetan, geure burua ikusteko hainbat ispilu topatu ditugu. Gu bezalakoak diren emakume anitzekin egin dugu topo. Gure artean konektatzeko presentziaren bitartez, gorputzean oinarritutako lengoaia berri bat ikasi dugu, baita hitz egin ere. Batasunean datza gure boterea. Gure territorioak ibili gara berreskuratzen: gure gorputzak. Besteek gure ordez esan beharrean, geu hasi gara esaten, gorputzetik. Gorputzetik bizi garelako. Norbera onartuz, sentitze partekatu batetik taldean onartuz.Itsasora harri bat botatzen denean ehundaka uhin sortzen dira. Hau da gure nahia eta hementxe doa harria. Antzerkian eskarmentua duten emakume feministak gonbidatu nahi ditugu parte-hartzera.


DATAK

Eguna: Azteazkena

18:30-20:00

Hasiera: Urriak 17

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Aktibismoa - Artearen bidez

Formatzailea: Ustaritza Betelu


DESKRIBAPENA

Hau ez da arte tailer ohiko bat. Urritik ekainera Aktibismo ikastaro bat burutuko dugu Etxean, artearen bidez kalera ateratzeko, ekintzak egiteko. Segurtasunetik, konfidatzatik eta ikaskuntzatik, gure hirian arrasto feminista ikustarazteko. Lan hau garatu nahi baduzu, izena eman, zure zain gaude.


DATAK

Eguna: Astelehena

18:30-20:00

Hasiera: Urriak 8

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Batukada feminista

Formatzailea: Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketa


DESKRIBAPENA

Etxeko Batukada edo Sorginbanda emakumeok elkartzeko, sortzeko eta ekintza askoren bidez kaleak hartzeko gune feminista bat da. Musikaren bitartez, Batukada honek sororitate eta ikaskuntza leku bat sortzen urteak daramatza. Emakumeok arlo publikoa jarrera aldarrikatzaile batetik hartzeko, emakumeak jabetuz.


DATAK

Eguna: Asteazkena

18:30-20:30

Hasiera: Urriak 3

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Xake

Formatzailea: Julia Gallego, Eli Agirre eta Leire Kruz


DESKRIBAPENA

Estrategiaz xakera jokatzen ikasi nahi duzu? Txapelketetan lehiatu edota dibertitzeko Etxean dagoeneko ikasten eta praktikatzen ari diren taldeekin jokatu nahi duzu?Xakea gustatzen bazaizu edo kirol honetan jokatzea beti erakargarria iruditu bazaizu, eman izena Emakumeen Etxean.


DATAK

Eguna: Federatuak - Astelehena
0 eta 1. maila - Asteartea
2. maila2 - Ostirala

Federatuak: 19:00-21:00
Hastapen maila:18:30-19:30
1.maila: 19:30-20:30
2. maila:18:30-19:30

Hasiera:

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Autodefentsa feminista

Formatzailea: Naroa Argoitia


DESKRIBAPENA

"Azken urteetan, Autodefentsa Feministako aspektu batzuetan sakontzen gabiltzan taldea gara. Geure buruak hobeto ezagutzeko, elkar babesteko, autoestimua lantzeko, elkar elikatzeko, zaintzeko eta ondo pasatzeko biltzen garelarik elkarrekin. Patriarkatuak eragindako zauriak identifikatu, zaindu eta lantzeko gune askea sortzen gabiltza eta Dantza Primalaren bidez egiten dugu hau, gure barne munduetan murgilduz eta elkarrekin partekatuz. Ongietorriak zarete gurekin bide honetan jarraitu nahi duzuen guztiok! "


DATAK

Eguna: Ostirala

18:00 - 20:00

Hasiera: Irailak 14

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Euskara

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Taldeko kantua

Formatzailea: Bettina Aragon


DESKRIBAPENA

Emakumeen Etxeko abesbatza kantuaren bidez indartzeko gune bat da, zeinak ekintza feminista desberdinak egiteko emakume sare bat sortu duen eta beste behin ere, ateak irekitzen dituen talde honetan parte hartu nahi dutenentzako.


DATAK

Eguna: Ostirala

19:30 - 21:00

Hasiera: Iraila 21

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea



Ventaneras, la precuela

Formatzailea: Mertxe Tranche


DESKRIBAPENA

LA RIVE GAUCHE
XIX. mendearen bukaeraren eta II. Mundu Gerraren artean, emakume-talde bat, munduko toki guztietatik etorria, Parisen bildu zen, beren talentua garatzeko behar zuten askatasun-giroaren bila. Han, denen artean, munduko literatura guztiz berritzeko ahalegina egin zuten, eta lortu zuten garai hori bikain eta berritzaileenetako bat izatea. Poesia eta prosa idatzi zituzten, bai eta, patriarkatuaren ikuspuntutik, inolako zentzurik ez zuten testuak ere; artikuluak eta aldizkariak argitaratu zituzten, liburu-dendak eta argitaletxeak sortu zituzten, surrealismoaren autore nagusiei lagundu zieten, sexualitateaz eta generoaz gogoeta egin zuten… Soilik II. Mundu Gerrak lortu zuen, bere autoritarismoarekin eta bere suntsipen-lorratzarekin, emakume horiek atzera egitea, beren etxe eta herrietara bueltatzea, Paris uztea. Baina ondare bat utzi zuten, eta orain aukera dugu haren arrastoari jarraitzeko eta ezagutzeko.


DATAK

Eguna: Asteartea, hilabetean behin

19:00 - 21:00

Hasiera: Urriak 9

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak

Formatzailea: Ana Murcia


DESKRIBAPENA

Indarkeria matxistari aurre egiten dioten edo aurre egin izan dioten emakumeak taldean egoteko gunea. Astean behin biltzen dira (joatea libre da). Autolaguntza taldea da. Askatzeko hainbat modu baliatuta, indarkeriari irtenbideak bilatzen laguntzen du. Emakumeek beldurrak, isolamendua, tristeziak eta kulpak partekatzen dituzte beren artean,eta barnean duten indarrarekin konektatzen saiatzen dira: zer gertatzen zaien jakitea, pozarekin konektatzea, nork bere gorputza zaintzea,desirekin duten harremana ezagutzea eta taldearen laguntza jasotzea,indarkeriarik gabe bizitzen laguntzeko.


DATAK

Eguna: Ostirala

16:30 - 18:30

Hasiera: Irailak 6

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Jatorri askotariko emakumeentzako kulturarteko gunea

Formatzailea: Beatriz Zalakain


DESKRIBAPENA

Jatorri desberdineko emakumeak taldean egoteko gunea. Astean behin biltzen dira(joatea libre da), beren bizitzan migrazioa nola bizi duten elkarrekin aztertzeko. Zailtasunetatik ikasten dute eta banakakoen eta taldearen lorpenak sozializatzen dituzte. Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta bizi diren hirian gehiago sustraitzeko tresna eta baliabideak bereganatzen dituzte; isolamendutik ateratzen dira; euskal gizartea eta jatorrizko gizartea, biak, ezagutzen dituzte; elkarrekin aisialdi, dibertsio eta ezagupen ekintzetan parte hartzen dute.


DATAK

Eguna: Asteartea

16:00 - 18:00

Hasiera: Irailak 11

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Desgaitasuna duten emakumeen ahalduntze taldea

Formatzailea: Rosa Ugalde


DESKRIBAPENA

Desgaitasuna duten emakumeak elkartzeko gunea da, norbere burua ezagutu eta aitortu ahal izateko. Desgaitasuna duten emakumeek bizi duten diskriminazio bikoitzaren egoera aztertzea du xede talde honek, ahultasunari eta desparekotasunari aurre egiteko.
Horretarako ezinbestekoa da beraien eskubideak ezagutzea eta horien gauzatzea sustatzea, norbanako eta taldeko ahalduntzea lantzeko bidean.


DATAK

Eguna: Ostirala

11:30 - 13:00

Hasiera: Irailak 28

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Berdintasun Saila



Klown

Formatzailea: Beatriz Egizabal


DESKRIBAPENA

Gune honek bizitzaren gorabeherakbarrearen bidez exorzizatu nahi ditu. Bertan barreak potentzia sendatzailea daukala ikusiko dugu eta zaintza eta konfidantzazko leku batean geure buruaz barre egitea, munduaren aurrean jarrera boteretsuagoa lortzera eraman gaitzakeela. Bizitza ulertzeko barrean beste era bat aurkitu nahi baduzu, rolak eta estereotipoak umore feminista eta urratzailearen bidez kuestionatzeko, hau da zure gunea.


DATAK

Eguna: Astelehena

18:30 - 20:00

Hasiera: Irailak 17

Iraupena: Ikasturte osoa

Hizkuntza: Elebiduna

Antolatzailea: Emakumeen Etxea Elkartea


Webgune honek erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta bisitarien informazio estatistikoa lortzeko cookie-ak erabilten ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Lege oharra. ONARTU